Hankak ahulduta dituela, gainazaleko txapa askatzen zaiola, ez dela ikusten elkarbizitzen gaur egungo alfonbra batekin, sofa moderno batekin, pitxer fresko batzuekin… eta arrazoi du. Lan ona egin du orain arte, eta ez dakiena da gure transfomazioarekin lan on bat egiten jarraituko duela. Arintasuna nahi dugu zuriarekin, ausardia bere hankatxoen diseinu irregularrarekin eta modernitatea bere gainazalaren urrezko lerro geometrikoekin. Bere akabera gaur egungo giro askotan sartzeko bezain neutroa da, eta, aldi berean, nortasun handia du orain.
Orain, berriz, sortu zenerako ekarpen guztiak egiten jarrai dezake, eta guk ikusi eta zaintzen jakin genuen, bere bideari jarrai diezaion. Galdetuko banio, eskerrak emango lizkidake eta nik irribarre egingo nioke begiekin. Barrutik datorren irribarre horrek ez du hitzik behar.