

Urte askotako esperientziak ekarri nau honaino. Kalma Deko, pilatutako bizipenen eta hausnarketaren emaitza da, ikasitako eta baztertutako guztiaren emaitza.
Haren oinarrian dauden balioak sinesmen bat baino gehiago dira, uste osoa dira. Utzidazu azaltzen: nire lanaren fokua ETXEAN dago. Letra larriz idazten dut, niretzat hitz zoragarri hau irudikatzen duen kontzeptua izugarria delako.
Etxera zoaz! Iristen zaren leku horretan, soberan duzun guztia alde batera utzi eta benetan eroso jartzen zara. Hainbeste, ezen INTIMITATERIK handiena senti bait dezakezula. Etxea “lasaitzeko” eta ZU gehiago izateko aukera ematen dizun espazioa da. Erakutsi eta sentitu zaren bezala, benetakotasun osoz.
Horrela pentsatu zenuen? Etxea da EUSTEN zaituen espazioa. “Kanpotik” ekartzen duzunarekin hartzen zaitu, eta GELDITZEN uzten zaitu KONPONTZEKO.
“Kalean” pilatzen ditugun sentsazio horiekin itzultzen zarenean jasotzen zaitu, eta BIRSORTU egiten zaitu berriro BIZIBERRITUTA ateratzeko.
Horrela sentitzen duzu? Nik, gogoratzen dudanetik, ETXEAREN kontzeptu handi honekin bat egin dut, nahiz eta hitz hauek jartzeko gai ez izan. Orain esan dezaket.

